NOHA Nazioarteko Ekintza Humanitarioko Masterraren inaugurazioa: 12:00etan, Hitzaldi aretoan, NOHA Nazioarteko Ekintza Humanitarioko Unibertsitate Masterra inauguratuko da. Parte hartzaileak hauexek izango dira: Marta Ares, Eusko Jaurlaritzako Garapenerako Lankidetza eta Ekintza Humanitarioko zuzendaria; Pablo Yuste, AECIDeko Ekintza Humanitarioko bulegoburua; eta Aitor Zabalgogeaskoa, Espainiako Mugarik Gabeko Medikuak erakundeko zuzendaria. Azalpen labur bat egingo dute egungo ekintza humanitarioaren erronken inguruan. Edizio honetako NOHA Masterrean 22 ikaslek parte hartzen dute, Afganistan, Butan, Kanada, Kolonbia, Espainia, Grezia, Iran Peru, Errusia eta Suitzako jatorrikoek.