Deustuko Unibertsitatea

*
**
*


Ez dago edukirik

Ingeniaritza eta Enpresen Administrazio eta Zuzendaritza Fakultateak euren ezagutza espezifikoak bildu dituzte ikasketa plan guztiz harmonizatu eta koherente batera, bi titulazio lortzeko:

- Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako Gradua (EAZ)
- Industria Teknologien Ingeniaritzako GraduaGrado en Ingeniería en Tecnologías Industriales (ITI)

Nolakoa zara...

Analizatzeko eta arrazoitzeko gaitasuna baduzu eta gauzak zergatik eta nola funtzionatzen duten ikasteko jakin-mina baduzu; industriari aplikatutako teknologiak interesatzen bazaizkizu eta horiek gu eraginkorragoak izaten nola lagun gaitzaten interesatzen bazaizu; Ekonomia eta enpresa proiektuak interesatzen bazaizkizu?

Hau zeure neurrira egindako gradu bikoitza da. Azken batean, industria teknologien mundua eta enpresa kudeaketaren mundua gogoko badituzu, dagoeneko ez duzu bietako baten aldera jo beharko.

Aukeraz beteko gradu bikoitza...

- Europan aitorpena duten bi titulazio lortuko dituzu, eta etorkizuneko enpresek behar dituzten profiletara egokituta dagoen prestakuntza jasoko duzu.
- Prestakuntza bikaina jasoko duzu teknologia industrialetan eta kudeaketako arlo guztietan, eta horrek oso profil zabala emango dizu lan merkaturako.
- Gai izango zara erronkei arrakastaz aurre egiteko munduko edozein lekutan. Nazioartera zabaltzearen eta prestakuntza eleaniztunaren aldeko apustua egiten dugu, eta horren indargarri dira Europako eta Amerikako 75 unibertsitate baino gehiagorekin ditugun truke programak.
- Oso arin sartuko zara lan merkatuan.


Bilboko campusa (mapa)
Unibertsitate etorbidea 24, 48007 Bilbao
Tel.: +34 944 139 000
e-mail:web@deusto.es
*
Donostiako campusa (mapa)
Mundaiz bidea, 50. 20012 Donostia
Tel.: +34 943 326 600
e-mail:web@deusto.es
*
*
© 2013 Deustuko Unibertsitatea - Eskubide guztiak erreserbatuta